Bestalde, Zarauzko Futbol Eskolako arduradunek jakinarazi dute babesle berria dutela: Ameztigain Sagardotegia, hain zuzen ere. Datozen hiru denboraldietarako babesle ofiziala izango da. Eskerrak eman dizkiote, proiektuan sinistu eta haiek babesteagatik.
Bestalde, azken hiru urteetan babesle izandakoa ere eskertu dute: United Colors of Benetton.