Haur eta gaztetxoen ehun taldetik gora dabiltza Desertu Txikian eskubaloian atzo goizean hasita. Finalak gaur arratsaldean dira, eta ondoren sari banaketa egingo dute. Aurten, mozorro onenaren saria ere emango diote talderen bati, Txaparrotan ekimenak 15 urte bete dituela ospatzeko. Helduen txanda, datorren astean.