Guatemalarekin elkartasunez

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 30a

Guatemalako Fuego sumendia erupzioan hasi zen ekain hasieran, eta ehunka lagun desagertu ziren. Horregatik, Zarautzen bizi diren herrikideek postua jarri dute gaur udaletxe aurrean, jana saldu eta bildutako dirua hara bidaltzeko. Udalak ere laguntza emango du; ostegunean jakinaraziko ditu xehetasunak.

Elizabeth Picon Etxeberria Guatemalakoa da, eta Zarautzen bizi da orain 15 urtetik. Hura da gaur jana prestatu eta saltzen ibili denetako bat, eta HITZAri adierazi dio jende asko gerturatu dela postura, eta herritarren partetik elkartasuna sentitu dutela.

Zarautzen ez dute elkarterik, ez daude antolatuta, "baina gure herriarekin elkartasunez, hemen bizi garen denok elkartu gara postua jartzeko", azaldu du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide