Sanpelaioak 2018

Apar festarekin eta nerabeen gunearekin gozatzen

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 27a, 18:17

Apar festa IƱurritzako frontoian (Hitza).

Haurren eta gazteen eguna da gaurkoa sanpelaioetan, eta Iñurritzan haientzako ekitaldiak antolatu dituzte. Frontoian apar festarekin gozatu dute etxeko txikienek; puzgarriak, aldiz, beranduago puztu dituzte, euria egin duelako. Nerabeen gunea irekita dago, eta hainbat gazte bertaratu da. Haurrentzako erromeria ere izango da, DJ Porrurekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide