Sanpelaioak 2018

Irudietan: Haurren XL. Agerraldia eta omenaldia Haur Kultur Taldeari

Aritz Mutiozabal 2018ko eka. 26a, 11:28

Arratsaldez abiatu ziren Haurren Agerraldiko danbor jotzaileak eta garaiko ofizioen desfilea herriko lau auzotatik. Kalez kale aritu ondoren, guztiek bat egin zuten 20:00etan Lege Zaharren enparantzan, elkarrekin Manolo Urbietaren hainbat doinu jotzeko. Aurten, ekitaldiaren 40. urtemuga izanik, Haur Kultur Taldeko sortzaileei eta kideei omenaldia egin zien udalak. Oroigarri bat jaso zuten Xabier Txurruka alkatearen eskutik, eta amaieran San Pelaioren ereserkia abestu zuten elkarrekin, Zarauzko Musika Bandaren laguntzaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide