Asteburuan, gainera, Zarauzko uretan aritu dira entrenatzen, beraien Facebook kontura igo duten bideo honetan ikus daitekeen bezala.
Donibane Lohizune-Ziburun jokatu zuten larunbatean KAE 1 ligako hirugarren jardunaldia. Deustu izan zen nagusi, eta Enbatak bosgarren postuan bukatu zuen. Bigarren txandan egin zuen arraunean, eta Deustu, Lapurdi eta Arkote izan zituen aurkari. Zarauzkoek ez zuten txanda irabazi, baina maila ona erakutsi zuten beste behin ere. Sailkapen nagusian ere bosgarren tokian kokatu da, 15 punturekin.
Asteburuan, gainera, Zarauzko uretan aritu dira entrenatzen, beraien Facebook kontura igo duten bideo honetan ikus daitekeen bezala.