San Pelaio jaietarako deialdi berezi bat egin du mugimendu feministak, Iruñeko talde bortxaketaren gaineko epaia salatzeko. "Justiziaren injustiziaren aurrean, eraso sexista ororen aurka, eta kalean aske ibiltzeko dugun eskubidean alde", emakume guztiei San Pelaio bezpera honetan (gaur) beltzez jantzita irteteko eskatu diete. "Protesta, planto eta emakumeon ahalduntze olatu beltz bat ikus dadila Zarauzko kaleetan".