Giro aparta Zelai Ondoko jaietan

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 24a

Jai giro aparta nagusitu zen atzo Zelai Ondo auzoan, San Joan sua piztu aurretiko orduetan. Parrillak berotu ondoren, besteak beste, sardina jana egiteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Zenbait bizilagun bola jokoan aritu ziren, auzoko Bol&Tok klubeko kideen laguntzarekin. 22:00 aldera, elektrotxarangaren laguntzaren laguntzarekin, Mitxelenara abiatu ziren kalejiran, suaren inguruko ekitaldira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide