Sua pizteko prest

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 23a

Sua piztuko dute tokia, Mitxelenan (Aritz Mutiozabal).

Zelai Ondoko bolatokian parrillada eta sardina-jana izango da arratsaldean, eta, 21:30ean, elektrotxarangarekin kalejira egingo dute San Joan sua egingo duten tokira (Mitxelenara). Herriko hainbat taldek hartuko dute parte aurten ere San Joan sutako festan. San Joan suaren inguruan, Zelai Ondoko festa batzordeak adierazi du segurtasun arrazoiengatik ez dutela utziko sutara ezer botatzen. Izan ere, ”erretako paperak suzko bola bilakatzen dira, eta ikusleengana hel daitezke”. Sutan erretzeko materiala batzordeak berak bilduko duela azaldu du

22:00etan hasiko da suaren inguruko festa, eta egitarau zehatza honakoa izango dela jakinarazi dute taldeek: musika eta malabareak egongo dira aurrena; sua piztuko dute gero; San Joan martxaren txanda etorriko da gero, txistulariekin, abesbatzekin eta dantzariekin; txalaparta; dantzariak Axuri beltza txistulariekin; ondoren, Bitoriano Gandiagaren poema abestua (San Juan sua); txalaparta; ikusleekin batera abestuko dute bi ahotsetara Sua amaitzean abestia; eta, berriro ere, txalaparta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide