Atzo arratsaldean, suziariak botatzearekin batera, eman zioten hasiera jaiei Zelai Ondo auzoan. Gasolinazko autoak pistan, parrillada, musika eta giro ona izan ziren nagusia lehen egunean. Gaur goizean, haurrentzako ekintzak eta puzgarriak izan dira; arratsaldean jarraituko dute, besteak beste, lasterketarekin. Eta iluntzean San Joan suaren bueltan elkartuko dira, Mitxelenan.