Kutxa Kultur aretoan joko du Igelaren Bandak

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 21a

Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan ariko da Igelaren Banda, ostiral honetan, 20:00etatik aurrera. Bixente Martinezek (gitarra), Hasier Oleagak (bateria) eta Amaiur Cajaravillek (kontrabaxua) osatzen dute taldea, eta Debalde Festa da hirukoaren azken diskoa; bertsolariek erabiltzen dituzten doinuetan oinarrituta dagoen jazz ukituko lan instrumentala da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide