Eskualdeko talde feministek ‘Emakumeon argazkia’ aterako dute ostegunean Azpeitian

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 20a

Emakumeon argazkia aterako dute bihar, osteguna, Azpeitiko Olazko Andre Mariaren plazan. Eskualdeko talde feministek deituta, Gauak eta kaleak gureak dira lelopean elkartuko dira hainbat emakume argazkia ateratzeko. Ekimenaren deitzaileek 19:00etarako egin dute deialdia.

Eskualdeko talde feministak nahiz aldarri feministekin bat egiten duten emakumeak animatu dituzte biharko argazkira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide