Jokin Collantes izango da Ulacia Gruporen entrenatzaile berria

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 20a

Jokin Collantes da Ulacia Grupoko entrenatzaile berria (ZAST).

Azken urteetan Ulacia Gruporen bigarren entrenatzaile gisa aritu ondoren, Jokin Collantes jokalari ohia ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeko senior mutilen lehen taldeko entrenatzaile berria izango da datorren denboraldian. Besteak beste, EBA ligarako igoera eta EBA ligan hiru denboraldi eman ditu entrenatzaile-laguntzaile lanetan. Orain, Iñaki Jimenezen tokia hartu eta ardura nagusia bere gain hartuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide