Uztailean iritsiko da Zarautzera azaleko minbiziaren aurkako kanpaina

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 19a

Artxiboko irudian, azaleko minbiziaz informatzen herritarrak

Urtero bezala, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak karpak jarriko ditu hondartza eta igerileku guneetan, herritarrak informatzeko.

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak urtero egiten ditu kanpainak uda sasoian, azaleko minbiziaren inguruan herritarrak informatzeko. Gaixotasuna saihesteko aholkuak ematen ditu, eta horretarako, herrialdeko hondartzetara nahiz igerilekuetara gerturatzen dira elkarteko boluntarioak.

Donostian hasi zuten kanpaina, atzo, eta uztailaren 23an amaituko da. Goizez informatuko dituzte herritarrak, 10:00etatik 13:00etara, horretarako prestatuko dituzten karpa edo guneetan. Urola Kostara, esaterako, uztailean etorriko dira.

Zarautzen, zehazki esateko, uztailaren 3an izango dira malekoian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide