Nerea Mujika bigarren izan da Azeri Bila lasterketan

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 18a

Nerea Mujika bigarren izan da Hernaniko lasterketan (Aritz Mutiozabal).

Hernaniko Azeri Bila lasterketa jokatu zen larunbatean, eta Nerea Mujika zarauztarra bigarren sailkatu zen. Proba osoa Hoki Guerrero hernaniarrarekin batera osatu zuen, eta harekin batera helmugaratu bazen ere, sailkapeneko bigarren postua egokitu zioten, denborak kontuan hartuta; Guerrerori, berriz, hirugarren postua. Aurretik, Lourdes Colomo izan zen garaile.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide