Udako ordutegia izango du hiribusak bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 17a

Zarauzko Udaleko Mugikortasun Sailak moldaketa batzuk egin dituela jakitera eman du.

Bihartik hasita, Zarauzko hiribusaren ordutegia aldatu egingo dute eta udako ordutegia jarriko dute indarrean. Hori horrela, udaleko Mugikortasun Sailak bi ohar nagusi eman ditu jakitera:

  • Alde batetik, iaz martxan jarritako 3. linearen inguruan jasotako herritarren eskaerak eta linearen erabilpenak kontuan hartuta, zenbait geltokitan maiztasuna aregotuko dute.

  • Bestetik, 1. eta 2. lineatan zerbitzuaren puntualtasuna eta kalitatea bermatzeko, goizeko eta arratsaldeko erabilpen txikieneko guneetan autobusak geldialdi bakarra egingo du.

Informazio gehiago edota linea guztien udako ordutegia eskuratu nahi dutenek zarauzkohiribusa.org webgunean topatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide