Pilota egokituko txapelketa jokatuko dute uztailaren 7an

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 17a

Iazko pilota egokituko jaialdia, Frontoi Txikin (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Euskal Pilota Egokituko Master Cup Irekiko lehen kanporaketak eta finalerdiak jokatuko dituzte Zarautzen, uztailaren 7an. Norgehiagokak 11:00etan izango dira, baina oraindik ez dute zehaztu zein frontoietan jokatuko dituzten. Finala hurrengo egunean izango da, Legazpin.

Txapelketan izena emateko epea zabalik dago, eta kirol ekitaldiaren webgunean eman daiteke izena, dohainik. Bi kategoria bereizi dituzte: bata, adimen urritasuna duten pertsonen kategoria, eta, bestea, gurpildun aulki batean egokitutako jokalariak. Biak ala biak binaka jokatuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide