Plastikozko Poltsarik Gabeko Herria kanpainaren bigarren fasea abian da, eta 40 erosketa-orga zozkatuko dituzte herritarren artean. Parte hartzeko Zarauzko merkatuan edo dendetan egin behar dira erosketak, eta bertan emandako txartelak bete, ekainaren 30 bitartean. Uztailaren 3an egingo dute zozketa.