Idiazabal Gaztaren Ibilbideko laugarren txangoa egingo du Pagoeta Mendizale Elkarteak, igandean: Otzaurteko Bentatik Lizarrustira. Egun osokoa izango da, eta irteera Agoueseneko biribilgunetik egingo dute, 07:30ean. Izena Mendizabal dendan eman daiteke ostirala bitartean.