Gorka Landaburu bake prozesuaz aritu da gaur, Bartzelonan

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 13a

Landaburu Bartzelonako jardunaldian. (Foro Soziala)

Kazetari zarauztarra Bartzelonako Udalak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Fundipauk antolatutako jardunaldietan aritu da hizlari lanetan, gaur goizean.

Construint la pau (bakea eraikiz) izeneko jardunaldiak antolatu dituzte gaurko, ETAren amaieraren ondoren euskal gizarteak dituen erronka berriak aztertzeko asmoz. I ara què? (eta orain zer?) izeneko mahai ingurua osatu dute Landaburuk eta Robert Manriquek, Terrorismoak Eragindakoen Arreta eta Balorazio Unitateko aholkulaiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide