Omar Igualek irabazi du Zarauzko Argazki Rallya

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 12a

Erdialdeko hirurak dira saridunak, ezkerretik eskuinera, Omar Igual, Juan Ramon Llavori eta Igor Froilan. (Zarauzko Argazkizale Elkartea)

Ostiralean banatu zituzten Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako Argazki Rallyko sariak. 36 pertsonak hartu zuten parte guztira, 30ek nagusien mailan eta 6k 16 urtetik beherakoenean. Bilduma onenaren saria Omar Igual donostiarrarentzat izan zen, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak, berriz, Juan Ramon Llavori zumaiarra eta Igor Froilan azpeitiarra izan ziren. Llavorik argazki onenaren saria ere irabazi zuen, eta 16 urte azpiko lehiaketan, zazpi urteko Eneko Garcia urnietarrak irabazi zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide