Gure Esku Dagoren giza katea

Hasi da atzera kontua

Amaia Urbieta Arruti 2018ko eka. 10a, 10:38

Zarauzko malekoian prest dago guztia giza kate erraldoirako. Dagoeneko bozgorailuetatik entzun daiteke Gure Esku Dagok sortutako abestia, eta pixkanaka pixkanaka jendea hurbilduz doa.

Hondarretan eguzkia hartzen egoteko moduko eguna atera badu ere, asko malekoian geldituko dira gaur, lepoan zapia lotuta dutela. Inguratzen ikus ditzakegu lehen zapi zuriak dagoeneko, eta bada azken unean izena ematera hurbildu denik ere.

Gurutze Gorrian, Arraio irratiko kideek prest daukate postua, zuzenean ariko baitira ekitaldiak irauten duen artean. 1800 lagun inguru espero dira Zarauzkok kilometroak betetzeko, eta horiek hurbiltzen joan ahala, gainontzeko herrietako autobusak ere iristen joango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide