Aner Peritz txapeldunorde Euskal Herriko finalean

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 9a

Peritz Sarako finalean, azken agurra kantatzen. (Paula Arriola)

Gaur jokatu dute Saran Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketako finala. Gipuzkoako finalean bigarren sailkatua izan ostean, gaur ere txapeldunorde postua lortu du Aner Peritz zarauztarrak. Txapelduna, berriz, Gorka Pagonabarraga bizkaitarra izan da. Agurrean aitaren urtebetetzea aipatu du Peritzek, eta berari eskaini dio saioa, opari. "Ekainak 9a berezia baita; hau dek nere oparia, zorionak aita".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide