Zarauzko Triatloia 2018

Dena prest XXXII. Zarautz Triatloirako

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 9a, 09:42

Gaur jokatuko dute XXXII. Zarautz Triatloia eta azken egunotan prestaketa lanetan ibili dira antolatzaileak. Munoako karpan dortsal banaketa zein bilera teknikoa izan zituzten atzo, azken uneko zalantzak argitzeko.

14:00etan abiatuko dira emakumeak Getariatik, eta ordulaurden beranduago gizonak. Igeriketa proba amaitu ostean, bizikletetara igo eta Meagas eta Oikia aldeko ibilbide bati bi buelta emango dizkiote, eta herri barruan lasterka hasi aurretik, Aia-Orio norabiderantz abiatuko dira, bizikletetan azken bira ematera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide