Coral Elizondo abesbatzak kontzertua emango du Frantziskotarren elizan

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 5a

Larunbatean, ekainaren 9an, kontzertua emango du Elizondoko Coral Elizondo abesbatzak Frantziskotarren elizan. Zarautz Abesbatzarekin elkartrukea egitera dator Baztango taldea. Bertako abesbatzak emango dio hasiera emanaldiari, eta ondoren, 20:30ean, Coral Elizondo abesbatza entzuteko aukera izango da, Imanol Elizasu piano jotzailea lagun dutela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide