Alkoholiko Anonimoak elkartearen Hondartza taldeak 55 urte bete ditu. Alkoholarekin arazoak dituzten zarauztarrei laguntza eskaintzen die, eta horretarako, astero biltzen dira, taldean hitz egiteko."Hondartza taldearen ateak zabalik daude beharra duten guztientzat", gogorarazi dute.
Alkoholarekin arazoak dituztenak astelehen eta ostegunetan biltzen dira, 19:30ean. Haien senideak, berriz, asteartero 20:00etan. Langako plazako 16. zenbakiko egotizak izaten dira bilera guztiak.
Hitzaldi irekia eskainiko dute hilaren 29an
Bestalde, urteurrenaren harira hitzaldi bat antolatu dute. Hilaren 29an gaixotasun hori hainbat ikuspegitatik azalduko dute zenbait lagunek. Zehazki esateko, hitza hartuko dute Alkoholiko Anonimoak elkarteko kideek, Al-Anon elkarteko kideek (gaixoen senitartekoen elkartea) eta Libe Intxauspe psikiatrak.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Antoniano aretoan.
"Alkoholiko Anonimoetan ikasi dugu alkoholismoa gaixotasuna dela, eta hala onartua du Munduko Osasun Erakundeak ere. Fisikoki eta mentalki eragiten digu gaixotasunak, eta horregatik, alkoholik gabe bizi behar dugu, geure buruak eta ingurukoak ez kaltetzeko".
Horregatik, lanean jarraitzeko asmoa du Hondartza taldeak.