Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren finalarekin batera, Harrijasotzaileen Binakako Txapelketaren finala ere jokatu dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Xabier Peña eta Imanol Albizu Goikoetxe bikotea izan da garaile, Imanol Illarramendi Kortaberri aiarraren eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarraren aurka. Txapeldunek 94 altxaldi egin dituzte; zarauztarrak eta aiarrak, berriz, 92 altxaldi.