Zarautz Arraun Elkarteak aurtengo trainerua aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 3a

Zarautz Arraun Elkarteko kideak Musika Plazan elkartu dira gaur eguerdian, herritarrei aurtengo trainerua osatu duten arraunlariak aurkezteko. Gari Urangak udazkenean hartu zuen entrenatzaile ardura, eta, horrez gain, taldea dezente eraberritu dute; izan ere, iaztik hona zazpi baja izan dituzte. Arraunlari gazteekin eta zenbait beteranorekin osatu dute trainerua, eta, oro har, liga hasierara maila onean iritsiko direla adierazi du entrenatzaileak. Bi aste barru hasiko dute KAE 1 liga Portugaleten, jardunaldi bikoitzarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide