Pagoeta Egunaz gozatzen ari dira

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 3a

Pagoetako gurutzean hainbat lagun (@DYAGipuzkoa)

Goizean abiatu dira Guria taberna paretik, txistulariak lagun zituztela, Pagoetako gurutzera. Gaur 59. Pagoeta Eguna da, eta ohiturari jarraituz hainbat herritar bertaratu da. Bordan salda eta ardoa banatzen ari dira doan, eta, horrez gain, barra bat ere jarri dute edatekoekin nahiz jatekoekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide