Espainiako Trainerilla Txapelketa jokatzen ari dira asteburu honetan Castro Urdialesen. Zarauzko Arraun Elkarteko jubenil mutilak hirugarrenak izan dira beraien kanporaketan, Bermeoren eta Tiranen atzetik, baina kanporaketako hirugarren denbora onena lortuta, biharko ohorezko txandarako txartela lortu dute. Bermeo eta Tiranez gain, beste kanporaketako lehen bi sailkatuak izango ditu aurkari biharko estropadan: Getaria eta Meira.