Igandean izango da Pagoeta Eguna. 08:00etan kalejira egingo dute txistulariek, eta 08:30ean Pagoeta aldera abiatuko dira, Guria tabernaren paretik. 11:30ean meza izango da gurutze ondoan, eta ondoren erromeria. Bertaratzen direnentzat salda eta ardoa izango da doan, eta barra ere jarriko dute.