Pedibusa martxan jarri dute La Salle eta Orokieta ikastetxeek

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 3a

Eskola Bideen programak sustatzeko ekimen honen helburua da haurrak ikastetxeetara modu aktiboan (oinez, bizikletan, monopatinean...) joan daitezen animatzea.

Orokieta eta La Salle ikastetxeek Pedibusa ekimena martxan jarri dute. "Oinezkoen autobusean" joaten dira haurrak elkarrekin eskolara, aldez aurretik finkatutako ibilbideari jarraituz. Horretarako, "geltokietan" zain dituzten ikaskideak biltzen joaten dira bidean zehar. Ibilbidea markatzeko, kalean oinatzak marraztuta topatuko dituzte haurrek, eta geralekuak ere markatuta egongo dira. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide