Nerea Loiola Pikazak (Deba, 1985) hau du lehen lana idazle gisara. Irakaslea da lanbidez, eta Zarautzen bizi da.
Ekainaren 11n ikusiko du argia Harri bat poltsikoan liburuak, eta hau da liburuaren pasarte bat:
"Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean:
–Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz… hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko!
Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz.
Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da…".