Sanpelaioak 2018

Sanpelaioetako egitaraua osatu du Danda Gazte Asanbladak

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 1a, 10:55

Ekainaren 25ean, 26an eta 27an era guztietako ekitaldiak egingo dituzte San Pelaio jaiak ospatzeko. Txosnak Munoan egongo dira aurten ere.

Danda Gazte Asanbladak egitarau oparoa prestatu du sanpelaioak ospatzeko. Hori bai, kaleratu duen kartelean argi utzi du batzordeak ez dela onartuko eraso sexistarik, arrazistarik eta lgtbqfobikorik.

Hauek dira ekitaldiak, egunez egun:

 EKAINAK 25, ASTELEHENA

-11:00. Herri jolasak Iñurritzan

-13:30. Herri bazkaria Iñurritzan

-17:00. Kalejira, Iñurritzatik abiatuta

-19:00. Txosnak irekiko dituzte, Munoan

-00:30. Kontzertuak txosnetan: Rodeo, Rukula eta Ara

 

EKAINAK 26, ASTEARTEA

-12:30. Arroza gauzekin

-17:00. Baltsa karrera

-19:00. Eonian elektro

-23:00. Kontzertuak: La Basu, Liher eta Dj Txankleta

 

EKAINAK 27, ASTEAZKENA

-13:30. Herri bazkaria, presoen alde

-Ondoren. Andoni gitarrista

-22:00. Kontzertuak: Zaparra, Sonora Kilombo eta Eromeria

*Ekitaldi horiez gain, afari beganoak eskainiko dituzte txosnetan, Arraio Irratiaren eskutik.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide