Mirotza Saria emango diote Haimar Zubeldiari

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 31

Haimar Zubeldia txirrindulari ohia (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Orioko Garagardo Azokako irekieran egingo diote aitortza, ostiral honetan, 19:00etan.

Bihar hasi eta igandea bitartean ospatuko dute Orio Arraun Elkarteak antolatutako 6. Garagardo Azoka. Askotariko ekitaldiak izango dira asteburu osoan zehar. Bihar arratsaldean egingo dute irekiera ekitaldia, ohi bezala, Mirotza Saria emanez, eta erretiroa hartu berri duten Leire Olaberria eta Haimar Zubeldia txirrindulariei emango diete aurten saria.

Iaz erretiratu zen Zubeldia, 20 urtetik gorako ibilbide profesionalaren ondoren. Olaberriak, aldiz, duela bi urte eskas hartu zuen erretiroa, baina lehiara itzuli zen zortzi hilabete geroago, Gipuzkoa Ogi-Berri taldearekin. Bi txirrindularien ibilbideari aitortza egin nahi diete arraun elkarteko kideek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide