Indarkeria sexistaren aurkako protokoloa lantzen dabiltza hainbat udaletako ordezkariak

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 31

Urola Kostako hainbat udaletako ordezkariak elkartu ziren atzo Zarautzen, Miren Elgarrestarekin. (Zarauzko Udala)

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean dihardute Aia, Aizarnazabal,  Azkoitia, Azpeitia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako udalek, indarkeria sexistaren aurkako protokoloa osatzen. Udaletako ordezkariak Miren Elgarrestarekin, foru aldundiko Berdintasun saileko zuzendariarekin, izan ziren atzo.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide