Igandean 12:00etan aurkeztuko du Zarauzko Arraun Elkarteak denboraldi honetako taldea. Musika plazan bilduko dira arraunlariak eta taldeko arduradunak, Enbatako kideak herritarrei aurkezteko.
KAE1 mailan lehiatuko dira zarauztarrak, iaz bezala. Orduan zazpigarren postuan amaitu zuten. Aurten entrenatzaile berriaren aginduetara ari dira lanean, hau da, Gari Uranga entrenatzailearen gidaritzapean.