Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, lapurtutako bizikleta bat saldu nahian ari zenean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 30a

Astelehen arratsaldean ertzainek 21 urteko gizonezkoa atzeman zuten, bikote bati lapurtutako bizikleta bat saldu nahian ari zenean, Zubiaurrezahar kalean. Ertzainei ihes egin zien, baina geroa aurkitu, eta atxilotu egin zuten.

 

Astelehen arratsaldean ertzainek 21 urteko gizonezkoa atzeman zuten, bikote bati lapurtutako bizikleta bat saldu nahian ari zenean, Zubiaurrezahar kalean.

Ertzainak kaleko jantziekin zeuden, eta susmagarria iruditu zitzaien egoera, lehendik ezagutzen baitzuten ustezko lapurra. Gerturatu eta identifikatu zirenean, gizonezkoak ihes egin zuen bizikletan, baina geroago aurkitu zuten, tren geltokian.

Atxilotu egin zuten, lapurreta delitua egitea egotzita. Orain, ikertzen ari da atxilotuari aurkitutako beste bi bizikleta ere lapurtuak diren ala ez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide