Zarauztik larunbateroko autobusak izango dira, 19:55ean eta 21:55ean Aiara irtengo direnak. Horiez gain, beste hiru autobus ere jarri dituzte larunbat iluntzerako: 19:45ean, 20:30ean eta 22:30ean igoko dira Aiara. Itzultzeko, berriz, 23:10ean izango da lehenengo zerbitzua; eta ondoren, 03:10etik 06:10era bitarte, ordubetero irtengo dira autobusak Aiatik Zarautzera.