Uretako Sorospen Ikastaroa antolatu du DYAk ekainerako. Ekainaren 2tik 24rako asteburuetan izango dira saioak, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara, Aritzbatalde Kiroldegian eta DYAko Ordezkaritzan. Uretan aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakastea da helburua, oinarrizkoak, baina lagungarriak diren ezagutzak.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da Lehen sorospen eta sorosle ikastaroak aurrez egida izatea. Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du. Ikastaroaren matrikularen prezioa 220 eurokoa da eta parte hartzaile kopurua mugatua izango da.
Izena emateko edo jarduera honen inguruko informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira.