Udalekuak dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzat

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Uztailean eta abuztuan eskainiko dute zerbitzu hau, astean hiru egunetan, arratsaldez.

12 urtetik gorako haur eta gazteentzat udalekuak antolatu ditu Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak. Adinaren eta ezaugarrien araberako bi talde osatuko dituztela aurreikusten dute, uztailean eta abuztuan, astean hiru bider eskainiko diren udalekuetarako.

Zarautzen erroldatutako pertsonek 51,55 euroko kuota ordaindu beharko dute hamabostaldi baterako, eta 103,10 hilabete osorako. Zarautzen erroldatuta ez dauden pertsonek, berriz, hamabostaldi baterako 103.12 euroko kuota ordaindu beharko dute, eta 2016,25 hilabete osokoa.

Izena emateko interesa duen familia orok, ekainaren 11 baino lehen egin beharko du. Horretarako, Gizarte Zerbitzuetan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu dezaketen eskaera orria bete beharko dute eta kuotaren ordainagiriarekin batera Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide