Hiru urteko etenaren ondoren, Orixe Saria jokatu zuten igandean Añorgan, eta Iñaki Zelaia izan zen garaile, puntu bakarreko aldearekin (248 puntu). Nahikari Gabilondo zarauztarra hirugarren izan zen, bigarren sailkatutako Eneko Lazkozekin berdinduta; biak ala biak 247 punturekin.
Haien atzetik, ondorengo hiru bertsolariak geratu ziren: Unai Gaztelumendi (235 puntu), Iratxe Ibarra (234 puntu) eta Manex Mujika (227 puntu), hurrenez hurren. Kartzelako laneko bertsorik onenaren saria, berriz, Lazkozek jaso zuen.