Ostegunerako deitu dute bilera Zelai Ondoko Jai Elkartekoek. Auzoko bolatokian elkartuko dira, arratsaldeko 20:00etan, eta festak antolatzen laguntzeko prest dauden boluntarioei bertaratzeko dei egin diete. Jai Elkartekoek azpimarratu dute festetako larunbatean ohiko ekintzez gain San Juan Sua ere izango dela, beraz, boluntario kopurua handitzea komenigarria dela.
Bilerara etortzea ezinezkoa duenak, baina laguntzeko prest dagoenak, poligonokofestak@gmail.com helbidera mezua bidal dezake.