100 urte bete ditu Gloria Landak

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 28a

Miren Letamendia zinegotzia Gloria Landa zoriontzen (Zarauzko Udala).

Zarauzko bizilagun Gloria Landak 100 urte bete ditu, eta Zarauzko Udalak lore sorta bat oparitu zion atzo zoriontzeko, Miren Letamendia Hirugarren Adineko zinegotziaren eskutik. Landa arabarra da, baina, 70 urte daramatza herrian bizitzen. Alejandro Etxanizekin ezkondu zen eta bi alaba ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide