Euskadiko Trainerila Txapelketa jokatu zuten atzo, Mutrikuko uretan, eta Zarauzko jubenil mutilak 3. postuan bukatu zuten. Bermeo izan zen garaile, 14:10,34ko denborarekin, eta bigarren Getaria geratu zen, segundo batera; zarauztarrak sailkatu ziren ondoren, 20 segundora, eta laugarren Deusto izan zen, 31 segundora. Hirugarren postuari esker Castron izango den Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu dute.