Nadia Erostarbe, Ainara Aymat eta Ruben Vitoria, Superliga Siroko txapelketako podiumean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 27a

Asteburu honetan jokatu da Zarautzen Superliga Siroko surf txapelketako bigarren proba. Berrian (Kantabria) lortu bezala, Garazi Sanchez algortarrarentzat eta Andy Criere hendaiarrarentzat izan dira lehenengo postuak. Bigarren sailkatu dira Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria zarauztarrak, eta laugarren postua eskuratu du Ainara Aymatek.

Asteburu honetan jokatu da Zarautzen Superliga Siroko surf txapelketako bigarren proba. Berrian (Kantabria) lortu bezala, Garazi Sanchez algortarrarentzat eta Andy Criere hendaiarrarentzat izan da lehenengo postua.

Nadia Erostarbek ez du Sanchezen puntuazioa gainditzea lortu, baina bigarren postuan sailkatu da zarauztarra. Horrez gain, olatu onenaren El Gaitero saria eskuratu du, olatu batean 8,67 puntuazioa lortzeagatik. Sariari esker, ekainean Razon (Galizia) ospatuko den hirugarren probarako gonbidapena izango du Erostarbek. Ainaya Aymatek, aldiz, laugarren postuan sailkatu da. Gizonezkoen kategorian, bigarren geratu da Ruben Vitoria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide