Irudietan: Haimar Zubeldia Klasikoa jokatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 27a

Gaur goizean ospatu da iaztik Haimar Zubeldiaren izena daraman 34. Ibilaldi Zikloturista. Bi ibilaldi izan dituzte aukeran parte hartzaileek: 150 kilometrokoa, bata; eta 91 kilometrokoa, bestea. Aritzbatalde kiroldegitik irten dira goizeko 8:00etan, eta hiru ordu beranduago hasi dira heltzen ibilbide motzeko txirrindulariak leku berera. Antolatzaileek mokadutxoak prestatu dituzte parte hartzaile guztientzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide