Lehen sorospenetako ikastaroa eman dute larrialdi zerbitzuek

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 26a

'Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago' lelo hartuta, larrialdi zerbitzuek lehen sorospen ikastaroa eman dute gaur malekoian, udaletxe parean, Iñurritza inguruetan eta kiroldegian. Bihotz-biriketako berpiztea egiteko oinarrizko teknikak eta desfibriladoreak erabiltzeko azalpenak jaso dituzte herritarrek. Sute baten simulazio bat ere egin dute malekoian, eta Zarauzko suhiltzaileek hartu dute parte interbentzioan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide