Heldu da Superliga Siroko surf txapelketa herrira. Kantabrian jokatutako probaren ondoren, zirkuituko bigarren proba jokatzen ari dira egunotan Zarautzen. Euripean abiatu badute ere, eguraldi txarrak ez die zaleei eta herritarrei hondartzara gerturatu eta surfaz gozatzea eragotzi. Bertako kirolariak ere lehian arituko dira gaur eta bihar, besteak beste, Ruben Vitoria eta Nadia Erostarbe.