Zarautz Kirol Elkarteko futbol eskolaren festa ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Benjamin eta alebin mailako haurren futbol festa ospatuko dute igandean, maiatzaren 27an, Astin. Futboleko bi zelaiak zatitu eta sei zelaietan ariko dira lagunarteko partidak jokatzen. Zarauzko taldeez gain, hainbat Elkartetako haurrek hartuko dute parte: Sanse, Beti ona, Danena, Usurbil, Zumaiako... 09:00etatik 14:00etara bitartean izango dira partidak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide